106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 317/2015 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

María Cristina Hermosilla Liu andreak, Agoizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 317/2015 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu; auzia FGA Capital Spain EFC SA de Crédito SAk eskatuta bideratu da, Alicia Castellano Álvarez prokuradore andrea ordezkari eta Miguel Remón Navarro letradu jauna laguntzaile dituela, Jonathan Alemán Montesdeoca jaunaren aurka, betebeharrak direla eta. Ondokoak kontuan hartuta, epaia ematen dut.

Epaitza: osorik baiestea Alicia Castellano Álvarez andreak Capital Spain Establecimiento Financiero de Crédito SAren izenean eta hura ordezkatuz Jonathan Alemán Montesdeocaren kontra jarritako demanda.

Demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 18.641,34 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zen egunetik aurrerako legezko interesak, eta prozesuko kostuak.

Eta Jonathan Alemán Montesdeocari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2016ko azaroaren 24an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Teresa Gurruchaga Zabala.

Iragarkiaren kodea: J1704812