106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, bateratze zerbitzu mankomunatuaren tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko maiatzaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bateratze zerbitzu mankomunatuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Noainen, 2017ko maiatzaren 19an.–Mankomunitateko burua, Jesús María Erburu Archaño.

Iragarkiaren kodea: L1706154