106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA

2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2017ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 19an.

Mankomunitatearen 2017ko plantilla organikoa honako hau da:

2017KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Idazkari/kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: erregelamenduaren arabera, hau da, Mankomunitateko udalerrietako titularrek beteko dute txandaka.

Langileen izenen zerrenda

Kargua: idazkari/kontu-hartzailea, Mankomunitateko udalerrietako titularrek beteko dute txandaka.

Ezkarozen, 2017ko maiatzaren 12an.–Mankomunitateko burua, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1706258