106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzaren eginkizunak beste baten esku uztea

Alkatetzaren maiatzaren 17ko 328/2017 Dekretuaren bidez, ondokoa ebatzi da:

Gaia: Alkatearen ordezkapena, udalerritik kanpo izateagatik.

Ikusirik 2017ko maiatzaren 19ko 15:00etatik (ostirala) maiatzaren 21eko 00:00etara (igandea), ez naizela lanera agertuko, arrazoi pertsonalak direla eta.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, besteak beste– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunetan aritzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, dagokion alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku. Horiek horrela, 2017ko maiatzaren19ko 15:00etatik (ostirala) maiatzaren 21eko 00:00etara (igandea), izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.

EBATZI DUT:

1. Andoni Serrano Zabalza bigarren alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak, eta hark bere gain hartzen ditu, 2017ko maiatzaren19ko 15:00etatik (ostirala) maiatzaren 21eko 00:00etara (igandea).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2017ko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1706157