106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Aldaketa, hilerria arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2017ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Uxueko Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, gutxienez ere hogeita hamar egunean, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez bada aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, egoera hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Uxuen, 2017ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1706229