106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontuko 1/2017 aldaketaren espedientea, kreditu berezi bat gaituko baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Tebasen, 2017ko maiatzaren 24an.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1706297