106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Ludotekari buruzko arau fiskala, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duena. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2017ko martxoaren 7an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ludotekako zerbitzua ematearen inguruko 7. arau fiskalaren eranskinean.

Horren hasierako onespena 2017ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea iraganik, inork ez duenez halakorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da.

Ondokoan argitaratzen da osorik arau fiskaleko aipatu eranskinaren testua, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea bete beharrez.

Tafallan, 2017ko maiatzaren 22an.–Jarduneko alkatea, Juan Andrés Ramírez Erro.

ERANSKINA

Prezio publikoak, ludotekaren zerbitzua arautzen duen 7. arau fiskalekoak

2017

Ludoninia, 0-3 urte bitartekoentzat

Urte osoko txartela, familiako

30,00 euro

15 sarrerako bonua

15,00 euro

Eguneko sarrera

Euro 1,00

Ludoteka, 4-9 urte bitartekoentzat

Urte osoko txartela, familiako

39,75 euro

10 sarrerako bonua

20,00 euro

Eguneko sarrera

2,15 euro

Gazte Lekua, 10-12 urte bitartekoentzat

Urte osoko txartela, familiako

30,00 euro

15 sarrerako bonua

15,00 euro

Eguneko sarrera

1,00 euro

Txartela berritzeko (galtzeagatik edo bestelakoengatik)

3,00 euro

Iragarkiaren kodea: L1706264