106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia Barkazio Gurutzeko karrikako 3ko eraikinean. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko maiatzaren 16an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 16-MAY-17 (5/CV).

“Ikusirik Guillermo Martínez Martínezek Barkazio Gurutzeko karrikako 1eko jabe elkartea ordezkatuz aurkezturiko eskaera, Barkazio Gurutzeko karrikako 3ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kendu beharrez ondasunak desjabetzeko plan berezia tramitatzeko, izanik aipatu elkartea desjabetzearen onuraduna eta ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta 2017ko maiatzaren 5eko txosten tekniko juridikoa, eta Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat, ezartzen baitu proiektua plan berezi gisa tramitatu behar dela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 61. eta 74. artikuluetan adieraziari jarraikiz, erabaki da:

1.–Hasiera batean onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, Barkazio Gurutzeko karrikako 3ko eraikinean.

2.–Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.–Interesdunei jakinaraztea.”

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikagarri den gainerako legedian xedatua betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1706227