106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontuak Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua izeneko erakunde autonomoa hartzen du bere baitan.

Iragarkia 2017ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an, baita iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da. Hona hemen haren laburpena:

OTSAGABIKO UDALA

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 94.650,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 211.010,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 395.330,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 42.101,50 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 61.550,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 18.273,50 euro.

Guztira: 842.915,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen gastuak: 167.010,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 475.905,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 5.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 96.700,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 78.300,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 20.000,00 euro.

Guztira: 842.915,00 euro.

ZARAITZUKO IBAXA ZAHAR ETXEAREN PATRONATUA

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 545.267,07 euro.

Guztira: 545.267,07 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen gastuak: 394.757,07 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 150.010,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 500,00 euro.

Guztira: 545.267,07 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua bete beharrez.

Otsagabian, 2017ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1706273