106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2017ko zergak borondatez ordaintzea

Interesdun guztiei jakinarazten zaie honako hau izanen dela jarduera ekonomikoen gaineko 2017ko zerga kobratzeko egutegia:

Borondatezko epean ordaintzeko: 2017ko maiatzaren 19tik ekainaren 30era, biak barne.

Borondatezko epetik kanpo ordaintzeko: %5 gehiago, 2017ko uztailaren 1etik uztailaren 31ra, biak barne.

Egun horretatik aitzina, eta aldez aurretik jakinarazi gabe, zorrak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara pasako dira, Tributuei buruzko Lege Orokorreko 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Helbideratutako ordainagiriak 2017ko ekainaren 30ean kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da. Hura jaso ez bada, gure bulegoetara etor daitezke, Noaingo Foruen plazako 3an, kopia biltzera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noainen, 2017ko maiatzaren 19an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundáin Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1706251