106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aurrekontuaren 1/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2017ko maiatzaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2017 aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoaren arabera, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren gainean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera ere.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Miranda Argan, 2017ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1706241