106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Xehetasun azterlana, Alkaiagako Kale Nagusiko 14an dagoen lurzatikoa (1. poligonoko 25. lurzatia). Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2017ko maiatzaren 19an eginiko osoko bilkuran, honako hau erabaki du, bertzeak bertze:

1.–Behin betiko onespena ematea Itxaso Villanueva Ceberio andreak sustaturiko xehetasun azterlanari. Agiria Gabriel Laborra Erdozain arkitektoak prestatu du (268 zenbakiko sarrera Udaleko Erregistro Orokorrean, 2017/01/25ekoa). Alkaiaga Kale Nagusiko 14 zenbakiko partzela bati dagokio (katastroko 1. poligonoko 25. lurzatia). Sustatzaileak partzelaren lerrokadurak aldatu nahi ditu, segregazio bat egin ahal izateko.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lesakan, 2017ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana, Alkaiagako Kale Nagusiko 14an (Lesaka) dagoen lurzatikoa (1. poligonoko 25. lurzatia) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1706299