106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

2017ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 27an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak: (finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioak).

GASTUAK:

VI. kapitulua: 160.000,00 euro.

SARRERA:

VIII. kapitulua: 160.000,00 euro.

Funesen, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1706268