106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzekoa. Hasierako onespena

Ezporogiko Barrutiko Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen hasiera batean Ezporogiko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.

Jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agezan, 2017ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Camino Landarech Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1706283