106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRO

Aldaketa, Eraikinetako fatxaden koloreak eta zur-lanak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2017ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eraikinetako fatxaden koloreak eta zur-lanak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erroibarren, 2017ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1706238