106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Obra arduradun nagusia. Izendapena

Cintruenigoko Gobernu Batzarrak, 2017ko maiatzaren 24an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

“Ikusirik kalifikazio epaimahaiak honako deialdi honetan egin duen izendapen-proposamena: Cintruenigoko Udalaren zerbitzuko obra arduradun nagusia izateko lanpostu bat, barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, 2017ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 18an.

Ikusirik izangaiak aurkeztu duen dokumentazioa, deialdian aurreikusitakoa betetzeko. Deialdiaren 10. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eta emandako eskudantziak erabiliz,

ERABAKI DA:

1. Jorge Chivite Ayala izendatzea C mailako funtzionario, Cintruenigoko Udalaren zerbitzuko obra arduradun nagusia izateko, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

2. Interesdunari adieraztea ezen hilabeteko epean, izendapen hau jakinarazten denetik, bere karguaren jabetza hartu behar duela.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, Udaleko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari (Langileriaren arloa) eta Udaleko Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.”

Cintruenigon, 2017ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1706357