106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Xehetasun azterlana S-1 industria sektoreko 6.6., 7.1., 7.2. eta 7.3. lurzatietan. Hasierako onespena

Carcarko Udaleko alkateak, Alkatetzak 2017ko maiatzaren 19an emandako 82/2017 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen S-1 industria sektoreko 6.6., 7.1., 7.2. eta 7.3. lurzatien xehetasun azterlana, Carcarko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Carcarren, 2017ko maiatzaren 19an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1706143