106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, ikastetxeetan 2017-2018 ikasturterako jateko diru-laguntzak emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 347955.

Ikastetxeetan 2017-2018 ikasturterako jateko diru-laguntzak emateko deialdia

1.–Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da ikastetxeetan 2017-2018 ikasturterako jateko diru-laguntzak (“jantokiko bekak”) emateko prozedura ezartzea.

2.–Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

Interesdunek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean (Kaleberri, 12, Berriozar) aurkeztu beharko dute eskabidea, bertan emanen zaien ereduaren araberakoa izanen dena.

Eskabideak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 15etik 30era bitartekoa izanen da, biak barne, horretarako ezarritako ordutegian.

3.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskabide betea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emanen duen eredu normalizatuarekin bat. Gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat sartu beharko da.

b) Aurreko urteko (2016) errenta aitorpenaren kopia.

c) Desgaitasunaren ziurtagiria, familia-unitatean %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duen kiderik bada.

Berriobeitin, 2017ko maiatzaren 24n.–Kontu-hartzailea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1706296