106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Herri-larreen zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Artaxoako Udalak, 2017ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Corraliza de Pradoredondo, La Sierra eta El Chaparraleko herri-larreen aprobetxamendurako eskaerak aurkezteko. Herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa izanen da, ordenantzan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituzten herritar interesdunei irekita, betiere Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1706252