106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

2017ko uztailaren 8an ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Arantzako Udaleko zinegotzi Mentxu Peña Lizarazu andreak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Arantzako Udaleko alkate udalburuak, maiatzaren 17an emandako 65/2017 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

1.–Udal honetako zinegotzi Metxu Peña Lizarazuri eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2017ko uztailaren 8an.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.

Arantzan, 2017ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1706024