106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

11D/2017 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Asociación Navarra de Apuestas (ASNAP) izeneko elkartea eratu dela aditzera ematen duena (gordailu zenbakia: 31100031).

Aditzera ematen da aipatutako enpresa erakundearen eraketaren gordailua, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubideari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera José Antonio Martín Roncero jaunak egin zuen, 31/2017/000069 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazki baten bidez.

Akatsak atzeman baitziren aurkeztutako dokumentazioan, haiek zuzentzeko eskaera egin zitzaion 2017ko martxoaren 24an, eta zuzendu egin ziren 2017ko apirilaren 4an.

Estatutuak eta eraketa akta honako hauek sinatu dituzte: Luis María Zubeldia Larrañaga jaunak, Tele Apostuak Promotora de Juegos y Apuestas SA ordezkatuz; Victor Ugarte Municha jaunak, Apuestas Navarra SA ordezkatuz; Xabier Rodriguez-MarIbona Azcunaga jaunak, Gestión de Apuestas Navarras SL ordezkatuz; eta Jose Antonio Martin Roncero jaunak, Euskal Kirol Apostuak SA ordezkatuz; horiek guztiak sustatzaile gisa ageri dira.

Jakinarazten da erakundearen helbidea Iruñeko (Nafarroa) Marcelo Celayeta kaleko 26 zenbakian dagoela (31014), eta haren lurralde eremua eskualde mailakoa dela.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki ohol telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako dokumentazioa aztertzea eta haren kopia eskatzea telematika bidez Nafarroako Foru Komunitateko Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan, eta zilegi da, orobat, estatutuak aurkaratzea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2017ko maiatzaren 18an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1706193