106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

334/2017 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª Dolores Virto Manero andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-Bilketa Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–M.ª Dolores Virto Manero andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-Bilketa Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-Bilketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 22an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1706414