105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 1010/2016 hitzezko judizioa (PZL 250.2)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

55/2017 epaia.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegia.

1010/16 hitzezko judizioa. Gaia: zenbateko baten erreklamazioa.

Auzi-jartzailea: Alberto Picón Cintas.

Legelaria: Iribarren García jauna.

Demandatua: Atena Software, S.L. (auzi-ihesean)

Epailea: Rafael Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Epaitza:

Oso-osorik baiesten dut Alberto Picón Cintas jaunak Atena Software SLren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari diru kopuru hauek ordaintzera:

–708,00 euro.

–Zenbateko horren gaineko interesak, 2011ko apirilaren 1etik epaia eman bitartean diruaren legezko interes tasarekin, eta tasa hori bi puntuan handituta epai honen egunetik oso-osorik ordaindu bitartean.

–Prozeduraren kostuak, halakoak sortu badira eta ordaintzekoak badira.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei (demandatuari Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez jakinaraziko zaio, PLZren 497. artikulua, auzi-jartzaileak eskatuta, auzialdia iraungi baino lehen eskatuz gero), eta adierazten zaie, behin jakinarazi ondoren, irmoa izanen dela eta ez dela errekurtsorik onartzen (auziaren zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa).

Demandatuari adierazten zaio epai hau jakinarazten den egunetik hogei eguneko epea duela epaia borondatez betetzeko, ordaindu beharreko zenbatekoa sartuz Banco de Santander/Banestoko 3162 0000 03 101016 kontuan. Epe hori igarota epaia bete ez bada, auzi-jartzaileak eskatzen ahalko du epaia nahitaez betetzeko, demandatuaren ondasunak enbargatzea barne.

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie.

Eta Atena Software SLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2017ko apirilaren 4an.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Victoria Baztán Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1704543