105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 940/2016 hitzezko judizioa (250.2)

Aditzera ematen da epaitegi honetan adierazitako ahozko prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Partez baiesten dut Juan Torres Delgado prokuradore jaunak Santiago Alejandro Mayoral jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, eta Miguel Zalba Asiáinen jaraunspen jasogabea kondenatzen dut (auzi-ihesean dago) 4.909,98 euro ordaintzera, gehi ut supra aipatutako legezko interesak. Marlene Sepúlveda García andrea (auzi-ihesean dago) absolbitzen dut, deusetan galarazi gabe Zalba jauna zenaren usufruktuagatik eskuratutako ondasunen gainean duen erantzukizuna. Demandatzaileak ordainduko ditu absolbitutako demandatuaren kostuak; gainerakoa kondenatuak ordainduko du, demandatzailearen kostuak barne.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Marlene Sepúlveda Garcíari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2017ko apirilaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1704933