4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 493/2015 hitzezko judizioa (utzarazpena,
ez ordaintzeagatik-250.1.1)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Maria Cristina Hermosilla Liu andreak, Agoizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile-magistratuak, epaitegi honetan bideratu diren 493/2015 hitzezko judizioaren autoak (utzarazpena, ez ordaintzeagatik-250.1.1) aztertu ditu. Auzia Francisco Javier Mata Martínezek eskatuta bideratu da, M.ª Teresa Igea Larráyoz prokuradore andrea ordezkari eta María Carmen Fernández Vales letradu andrea laguntzaile dituela, Luis Antonio Medranda Moncayo, Carmen Leonor Ganchozo Loor eta Alfonso Marino Rojas Soto jaun-andreen aurka, Estefanía Unciti Belzunegui prokuradoreak ordezkatuta eta Carlos Garaikoetxea Etxenike letraduak defendatuta, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz:
Epaitza: Baiestea Teresa Igea Larráyoz andreak Francisco Javier Mata Fernández ordezkaturik jarritako demanda, Luis Antonio Medranda Moncayo, Carmen Leonor Ganchozo Loor eta Alfonso Marino Rojas jaun-andreen aurkakoa.
Demandatuak auzi-jartzaileari 1.183 euro ordaintzera kondenatzen ditut.
Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, idatziz, auzitegi honi zuzendua, jakinarazi eta ondoko hogei eguneko epean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 458. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz. Errekurtsoan azaldu beharko da zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.
Errekurtso hori onartzeko, 50 euroko gordailua sartu beharko da epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Santander bankuaren IBAN ES55 0049 3569 9200 0500 1274 zenbakian, oharretan 380 0000 03 0493 15 adierazita, banakako ordainketan, apelazio-errekurtsoa zehaztuta, eta errekurtsoa prestatzean hori frogatu beharko da, Botere Judizialaren Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriarekin bat. Ez da errekurtsorik onartuko, baldin eta hari dagokion gordailua ez bada egin.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Epaile magistratua.
Eta Alfonso Marino Rojas Sotori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Agoitzen, 2016ko irailaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Tomas Marcos Ondarra Uriarte.
Iragarkiaren kodea: J1704838