105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-1068

Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Mairagako Mankomunitatea.

Xedea: Olorizko EUTEko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Mairagako erreka-zuloa.

Isurketa eginen den udal mugapea: Oloritz (Nafarroa).

EUTEko prozesuen hondakin uren bolumena 38.522 m³-koa da urtean; urak garbiketaren urak berreskuratzeko biltontzi batean arazten dira. Ur sanitarioen bolumena 328 m³-koa da urtean; hobi septikoan eta iragazki biologikoaren bidez arazten dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko maiatzaren 10ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1706280