3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2007-P-14
Ebroko Ur Konfederazioak 2017ko apirilaren 25ean emandako ebazpenaren bidez, Milagroko Udalari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Ebro ibaiaren ezkerraldean dauden bi putzutik ura hartzeko, Milagroko udal mugapean (Nafarroa); aprobetxamendua Ur Erregistroko A Sekzioan, 35. liburuko 118. orrian inskribatuta dago. Hortaz, hargune bat kenduko da eta ur-emaria handituko, hemendik aurrera emari aldatua 21,643 l/s-koa izan dadin, Milagro hornitzeko (hornidura, industrian eta jostetan erabiltzeko). Baldintzak hauek bete beharko dira. Ur aprobetxamenduaren baldintzak jatorrizko aprobetxamenduarenak dira, aplikatzekoak direnak edo honen baldintzen kontrakoak ez badira, hauek lehentasuna izanen baitute aurrekoen gainetik.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Zaragozan, 2017ko apirilaren 25ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1706279