105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-EXT-6

2017ko apirilaren 20an, aldeetako batek eskatuta hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Javier Domezáin Ascunce.

Xedea: lur azaleko ur publikoen aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: Campoandión.

Udalerria: Mendigorria (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 2,34 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 2000ko abenduaren 22an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 25. liburua, 86. orria.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko maiatzaren 2an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1706125