2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Aurrekontuko 9/2017 aldaketaren espedientea. Hasierako onespena
Izarbeibarko Mankomunitateak, 2017ko maiatzaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontua aldatzeko 9/2017 espedientea (kreditu-gehigarria).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Garesen, 2017ko maiatzaren 19an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.
Iragarkiaren kodea: L1706250