105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Zerbitzuen Batasunaren Batzarrak, 2017ko maiatzaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Monteagudon, 2017ko maiatzaren 15ean.–Batasuneko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1705918