105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren Batzarrak, 2017ko maiatzaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Batasunaren 2017ko plantilla organikoa.

Onetsitako espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz.

Monteagudon, 2017ko maiatzaren 15ean.–Batasuneko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1705917