105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2016ko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2017ko maiatzaren 15ean.–Burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1706023