1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen Arga 4-XXII. sektoreko (Azkoiengo ureztalur tradizionala) lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia onesten duena.
Nafarroako Ubidearen Arga 4-XXII. sektoreko (Azkoiengo ureztalur tradizionala) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei aditzera ematen zaie Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, maiatzaren 23ko 613/2017 Ebazpenaren bidez, eremu horren lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia hartu duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen azaroaren 17ko 260/2015 Foru Dekretuaren bidez.
Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Azkoiengo udaletxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Interesdunek dokumentu hori osatzen duten agiriak azter ditzakete. Honako hauek, hain zuzen ere: memoria; jabeen zerrenda alfabetikoa; murrizketa koefizientearen eta masa komunaren kalkulua; jabeei dagozkien esleipenen zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa; ordezko finken zerrenda; Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak ofizioz bidalitako egoera juridikoen eta kargen zerrenda; finken zerrenda, ureztapen azalera adierazita; esleipenen fitxak; poligonoen planoak, 1:5000 eskalan eginak; poligonoen plano horiek berak irudi eta guzti; ureztalurretako jarduketen eta ingurumen balioen planoa, 1:7000 eskalan egina; eta interes orokorreko lurperatutako azpiegituren ondoriozko ubide zortasunen planoa, 1:10000 eskalan egina.
Erabakiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 3.a, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 24an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F1706289