105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Deialdia, Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Deialdiko oinarriak 2017ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14an, argitaratu ziren. Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak, azkeneko emaitza ikusirik eta deialdiko 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, ondoko hauek izendatzeko proposamena egin du, haiek baitira puntu gehien lortu duten izangaiak:

SEBASTIÁN AZPÍROZ ARANDÍA

JESÚS M.ª IRURETAGOYENA HERNADORENA

Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egunean, proposatutako izangaiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte Udalaren Erregistro Orokorrean, baita bertze agiri gehigarri batzuk ere, Udalak eskatzen badizkie.

Atarrabian, 2017ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1706005