105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Goranzko doikuntzak. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2017ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen goranzko doiketa Udalaren 2016ko aurrekontuan, 2017rako luzatzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Vianan, 2017ko maiatzaren 19an.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1706124