2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Saldiseko Kontzejuaren eskumen guztiak Ollarango Udalaren esku uztea
Ollarango Udalak, 2017ko martxoaren 30eko bilkuran, Saldiseko Kontzejuaren eskumenen eskuordetzea onestea erabaki zuen, horretarako onetsitako hitzarmenaren ondorioz. Hona hemen, laburturik, eskumenen banaketa:
Saldiseko Kontzejuak Ollarango Udalaren esku utzi ditu legez dagozkion eskumen guztiak, Toki Administrazioaren Foru Legearen 39. artikuluari jarraikiz.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ollaranen, 2017ko maiatzaren 16an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L1706008