2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Alkatetza beste baten esku uztea
Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.–Osasun arrazoiak direla eta alkatea 2017ko maiatzaren 22tik 28ra kanpoan izanen baita, beharrezkoa da haren ordezkoa izendatzea, eta, horregatik, bigarren alkateorde Juan Andrés Ramírez Erroren esku utzi dira haren eginkizunak.
Tafallan, 2017ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1706182