105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, San Martin Unxeko Udalak ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu du. Horregatik, aditzera eman du espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost eguneko epean, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Ehiza barrutiak San Martin Unxeko Udalaren mugartea hartzen du.

San Martin Unxen, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L1706204