105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa xehakatua Udal Planean.
Hasierako onespena

Udalak 2017ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batean onestea Oteitzako HAPOko aldaketa xehakatua, Udalak berak sustatua, aldatzeko Hirigintzako ordenantzetako 41. eta 59. artikuluak eta hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarriko Hirigintza Arautegiko 5. artikulua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oteitzan, 2017ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1706311