2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2017ko abuztuaren 3an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2/2017 aldaketa 2017ko udal aurrekontuan; horren bidez kreditu berezi bat sortu da.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Larraintzarren (Ultzama), 2017ko abuztuaren 3an.–Alkatea, M.ª Aranzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1709507