1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Espartza Galarko II. aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin betiko jabetza hartzea aditzera ematen duena.
Landa Garapenerako zuzendari nagusiak irailaren 13an emandako 601/2013 Ebazpenaren bidez, Espartza Galarko II. aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin-behineko jabetza ematea xedatu zen. Inkestaren menpe jarri zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluaren arabera. Ebazpen hura 2013ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 15ean.
Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak apirilaren 11n emandako 461/2017 Ebazpenaren bidez, xedatu da Espartza Galarko II. aldeko interesdunei dagozkien finken behin betiko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Iruñean, 2017ko apirilaren 12an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F1704796