2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Deuseztatzea 2016tik 2017ra luzatutako
udal aurrekontuko aldaketen espedientea
Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 2016tik 2017ra luzatutako udal aurrekontuko aldaketen espedientea.
Halaber, 2017ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zen deuseztatzea aurrekontuko aldaketen espedientea.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Noain Elortzibarren, 2017ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1704799