2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Héctor Burgaleta Martínez. Jarduera: gimnasioa. Tokia: Las Coseras, 86 (Murchanteko 2. poligonoko 2975. eta 2976. lurzatiak).
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Murchanten, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1706180