105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa, Planeamenduko Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazioetan, 4.3.2. artikuluaren inguruan. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2017ko maiatzaren 19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Mendigorriko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazioetan, lanabesak gordetzeko etxolen gehieneko dimentsioei buruzko 4.3.2 artikuluari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 79. artikuluetan xedatuaren indarrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1706245