105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 2/2017 espedientea, kreditu berezi bat gaituta.

Iragarkia 2017ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

2/17 ALDAKETA AURREKONTUAN

GASTUAK: kreditu berezia.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA
(euroak)

1 1510 4820004

EZABUrentzako ekarpena: Zuzendaria, erregularizazioaren gastu-banaketa

200,00

GASTUAK, GUZTIRA

200,00

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA
(eurotan)

1 87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

200,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

200,00

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan, 2017ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1706200