2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Behin betiko onespena
Leozko Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1/2017 espedientea, kreditu berezi bat sortuta.
Iragarkia 2017ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
AURREKONTUKO 1/2017 ALDAKETA
GASTUAK: Kreditu berezia.
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euroak) |
1 9200 21901 | Karpa konpontzea | 1.500,00 |
GASTUAK, GUZTIRA | 1.500,00 |
FINANTZAKETA:
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euroak) |
1 87000 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 1.000,00 |
FINANTZAKETA, GUZTIRA | 1.500,00 |
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Iratxetan (Leotz), 2017ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.
Iragarkiaren kodea: L1706077