105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Kudeaketarako mandatua onartzea

Larraungo Udalak, 2017ko apirilaren 27 eta maiatzaren 22ko erabakien bidez, ondorengo ebatzi zuen:

1. Onartzea kudeaketa mandatua, Larraungo kontzejuetan mantentze lanen memoriako lanak egiteko, Albiasu, Aldatz, Alli, Astitz, Arruitz, Baraibar, Gorriti, Iribas, Mugiro eta Oderizko Kontzejuena, lanek irauten duten eperako, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluarekin bat.

2. Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Erabakia goian aipatutako kontzejuei bidaltzea, jakinaren gainean egon daitezen, eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Larraunen, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1706195