2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Itzako Udalak, 2017ko martxoaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egon zen, 15 egun baliodunean, iragarkia 2017ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik, apirilaren 18an, interesdun guztiek eta legezko eskubidea dutenek espedientea azter zezaten eta bidezkoak iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezkoa da behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hona hemen zehaztuta.
ERANSKINA
Lanpostuen zerrenda
–Idazkari/kontu-hartzailea. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik.
–Administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %15. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: eszedentzia berezian bateraezintasunagatik. Lan-kontratudun finkoa.
–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: lanpostu betea. Lan-kontratudun finkoa.
–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik.
–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik.
Langileen izenen zerrenda
–Idazkaria: Javier San Vicente Zabaleta. Administrazio-kontratuduna.
–Administrari-ofiziala: Arturo Hernández Armendáriz. Lan-kontratudun finkoa. Eszedentzia berezian bateraezintasunagatik.
–Administrari laguntzailea: Nuria Osés Izu. Lan-kontratudun finkoa.
–Administrari laguntzailea: Edurne Ciriza Torremocha. Aldi baterako lan-kontratuduna.
–Administrari laguntzailea: Berta Ros Nausía. Aldi baterako lan-kontratuduna.
Eritzebeitin, 2017ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L1706071