2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldia igaro eta gero inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Iturmendiko Udalaren 2017ko ekitaldirako plantilla organikoa; hori Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betez.
2016ko abenduaren 15ean egin bilkuran onetsi zen hasiera batean.
Iturmendin, 2017ko martxoaren 23an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.
2017KO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %13,69; arriskuko osagarria: %7; mailako osagarri berariazkoa: %12; lanaldia luzatzekoa: %10. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea.
Administrari-ofiziala: Bakaikuko Udalarekin partekatua. Buru den udala: Iturmendi. Landaldia, osotara: %54,55 (erdia Bakaikun). Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Mailako osagarria: %12. Egoera: hutsik. Euskararen jakite-maila: EGA.
Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkaritza. Lanaldia, osotara: %83,33. Lanaldiaren erdia Bakaikun. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35; lanpostuko osagarria: %9,88; lanaldia luzatzekoa, %10. Egoera: jardunean. Euskararen jakite-maila: EGA.
Langileen izenen zerrenda
Funtzionarioen izenen zerrenda.
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Santiago Agirre Galartza.
Administrazio araubideko bitarte baterako langileen izenen zerrenda.
Administrari-ofiziala: Isabel Huarte Martija.
Idazkaria: Eunate Nicuesa Chacón.
Iragarkiaren kodea: L1706242