2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldia igaro eta gero inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Iturmendiko Udalaren 2017ko ekitaldirako plantilla organikoa; hori Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betez.
2016ko abenduaren 15ean egin bilkuran onetsi zen hasiera batean.
Iturmendin, 2017ko martxoaren 23an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %13,69. Arrisku bereziko osagarria: %7. Mailako osagarri berariazkoa: %12. Jardunaren luzapena: %10. Berariazko betekizuna: euskaraz jakitea.
Administrari-ofiziala: Bakaikuko Udalarekin partekatua. Buru den udala: Iturmendi. Lan jarduna, orotara %54,55, erdia Bakaikun. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Mailako osagarria: %12. Egoera: hutsik. Euskaraz jakin beharra: EGA.
Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko Idazkaritza, buru den udala Bakaiku izanik. Jardunaren erdia Bakaikun. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuaren osagarria: %5,72. Lan jardunaren luzapena: %10. Egoera: jardunean. Euskaraz jakin beharra: EGA.
Funtzionarioen izenen zerrenda
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Santiago Agirre Galartza.
Administrazio araubideko aldi baterako langileen izenen zerrenda
Administrari-ofiziala: Isabel Huarte Martija.
Idazkaria: Eunate Nicuesa Chacón.
Iragarkiaren kodea: L1706069